Asteburuko futbol jardunaldiaren aurrerapena

Xabier Urtzelai 2019ko aza. 22a, 10:20

Aretxabaletak Beti Gazte hartuko du domekan Ibarran. Mondrak eta Bergarak kanpoan jokatuko dute; Aloña Mendi lider dago, Beasainekin berdinduta. Antzuolak Billabona hartuko du Estalan.

Joan den astean Elgoibarren lortutako puntua borobiltzeko, garaipenaren bila kantxaratuko dira aretxabaletarrak domekan (Ibarra, 16:30). Adi, baina, lesakarrekin, azken lau partiduetatik hiru irabazi dituztelako eta bestea berdindu. Mondrak eta Bergarak, berriz, kanpoan jokatuko dute. Joan den astean, ondo erreakzionatu zuten bi taldeek, etxeko lehen garaipena lortuta. Bergararrek zortzigarren dagoen Mutrikuren zelaian jokatuko dute (zapatua, 16:30) eta Mondrak Hernanin erronka polita izango du (zapatua, 16:30), talde horrek partidu bakarra galdu du-eta etxean.

Aloña Mendi, lider

Jokatutako hamar partiduetatik zortzi irabazita Aloña Mendi sailkapeneko lehenengo postuan dago, Beasainekin berdinduta. Bi talde horiek datorren astean jokatuko dute elkarren kontra, baina lehenago, oñatiarrek Orion jokatu behar dute (zapatua, 16:00). Antzuolak, berriz, bosgarren dagoen Billabonaren bisita izango du bihar Estalan (16:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak