Infantil mailako Debagoieneko jokalariak Realeko entrenatzaileekin lanean

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 22a, 08:50

Real Sociedad taldeak deituta hogei jokalari elkartu ziren atzo, eguena, Aretxabaletako futbol zelai berrian. Leintz Arizmendi, Bergara, Aloña Mendi, Ilintxa eta Urola taldeetako launa jokalari izan ziren lanean, besteak beste, Aintzane Encinas jokalari ohi eta entrenatzaile ezagunarekin.

UDAk, Realarekin hitzarmena duen kluba izanik, harreman estua du harekin, eta hainbatetan jaso du Realekoen bisita. Oraingoan infantilak entrenatzera datoz, lau eguenetan hain zuzen ere, 18:00etatik 19:30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak