Euskalmetek egindako bideoan ikus daiteke urriaren 30etik azaroaren 18ra bitartean izandako prezipitazioak; euri gehien egin zuen eguna azaroaren 8a izan zen.
Urkulu %80tik gora
Euriaren eta mendi tontorretan egin duen elurraren ondorioz Urkulu urtegiko betetze mailak sekulako gorakada izan du hilabete eta erdian. Hain zuzen ere, zelan egin duen gora adierazten du bi mapen artean egindako alderaketak. Azken lau urteotako betetze mailarik altuena dauka datuek dioten lez (azaroaren 18ari dagozkion datuak).
| Urtea | 2019 | 2018 | 2017 | 2016 | 2015 |
| Betetze maila | %83,91 | %76,10 | %56,06 | %63,68 | %63,84 |