Azken segundotan sartutako golari esker, derbia Fagor Industrialentzat (26-25)

Maialen Regueiro 2019ko aza. 16a, 22:13

Giro paregabea sortu da gaur arratsaldean, Zubikoa kiroldegian. Fagor Industrial eta Ford Mugarri izan dira aurrez aurrez eta azken segundotan etxeko taldeak sartutako golari esker, Oñatin gelditu dira puntuak (26-25). Aitor Garciaren mutilek gainera, pozarren ospatu dute garaipena epaileek partidua amaitutzat eman dutenean. 

Derbi azkarra

Gaurkoa derbi azkarra izan da une oro. Markagailua 13-10 zegoela joan dira jokalariak atsedenaldira. Bigarren zatian, ez da aldaketa handirik izan eta markagailua oso estu egon da bi taldeen artean. Partidua amaitzeko bizpahiru segundu geratzen zirela 25-25 zegoen markagailua, baina etxeko taldeak gola sartu eta Oñatin geratu da derbia. 

Garaipen garrantzitsua

Aitor Garcia, Fagor Industrial taldeko entrenatzaileak, honakoa aitortu du partidua amaitzean: "Garaipen garrantzitsua da guretzat, azkenaldian partidu onak egin baditugu ere, emaitzak ez direlako onak izan". Garciak aipatu du gainera, arrasatearren aurkako partiduak beti direla "bereziak" eta "biziak". 

Joko aldaketa, bigarren zatian

Josu Herrero, Ford Mugarriko jokalariak ere gaurko partidu berezia izan dela aitortu du. Horrez gain, aipatu du, "bigarren zatian jokoa aldatzea erabaki dugu lehen zatian ez garelako fin ibili. Hala ere, markagailuak erakusten du nolako partidua izan den". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak