Salda, txokolatea eta musika. Horiek izan dira hain zuzen, Elorregiko protagonistak. Eguraldia lagun izan ez bada ere, herritar ugari gerturatu dira Elorregira, Movember ekimenaren baitan antolatutako festaz gozatzera. Movenbergarako kide Unai Azkarate, besteak beste, musika jartzen izan da Elorregin eta honakoa adierazi du: "Hasiera batean asmoa zen modu osasuntsuan heltzea Elorregira, bizikletan edo oinez. Eguraldiak ez du horretarako aukerarik eman". Musika jartzeaz gain ez zutenei biboteak margotzen ibili den Azkaratek, gainera, sortu den giroa azpimarratu du: "Goiz ederra pasatu dugu hiru herrietakoek batera".