Movember mugimenduaren baitan, Elorregira ibilaldia egingo dute bihar

Maialen Santos 2019ko aza. 15a, 12:35

MovemBergara taldea, iaz.

Barrabiletako eta prostatako minbiziaz kontzientzia zabaldu eta bizitza osasuntsua eramatearen aldeko apustua egiteko asmoz, Elorregira ibilbidea egingo dute bihar, zapatua, Oñatitik, Bergaratik eta Arrasatetik.

Mondravember eta Movembergara taldeek antolatu dute irteera, eta asmoa da Elorregira 12:00etarako iristea: hori bai, "era osasuntsuan" iristea dute helburu, Movembergara taldeko kide Joxu Aranak azaldu duenez. Hain zuzen, oinez, bizikletan zein korrika –norberak nahi duen moduan– joan ahal izango da Elorregira.

Elorregin jarraipena

Behin ibilbidea amaituta, Sanprubusean txokolate beroa hartzeko aukera izango da. Horretaz gain, 12:30ean DJ Exhile izango da bertan musika jartzen. Musika entzunez mokadutxoa jan ahal izango da, gainera: txorizo-pintxoak eta salda banatuko dituzte guztientzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak