Martin Ugalde beka MUko Ainhoa Larrañaga, Eneko Bidegain eta Zuriñe Maguregi irakasleendako

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 12a, 18:30
Zuriñe Maguregi, Ainhoa Larrañaga eta Eneko Bidegain sariarekin. Argazkia: @AndoaingoUdala

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasle diren Ainhoa Larrañagak, Eneko Bidegainek eta Zuriñe Maguregik irabazi dute Martin Ugalde beka. Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan proiektua aurkeztu zuten horiek.

Martin Ugalde parkeak, Berria fundazioak, Elkar fundazioak eta Jakin fundazioak antolatutako beka da, Andoaingo Udalaren laguntzarekin batera eta bi urtean behin ematen dute. Atzo arratsaldean jaso zuten hiru irakasleek beka hori Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Landu beharko duten gaia honako hau izango da: Euskal Herria hedabideetan. Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak?. Eta horretarako urtebeteko epea dute. Irakasleek adierazi zuten dagoeneko hasita daudela aztertzen, eta, gaineratu zuten gaiak kezka eragiten diela. Epaimahaiak, ostera, gaia planteatzeko modua "interesgarria" izan dela aipatu zuen, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak