Debagoiendarrak ere Tsunami Demokratikoaren deialdiarekin bat egitera gonbidatu dituzte

Amaia Aranegi 2019ko aza. 12a, 13:09

Tsunami Demokratikoak Behobiako muga kolapsatzera deitu ditu herritarrak gaur, azaroak 12. Dei horri erantzunez, Arrasatetik  16:00etan abiatuko dira Iratitik Behobiara. Bergaran, ostera, 16:30ean elkartuko dira Arranon. Garberako gasolindegian elkartuko dira gipuzkoarrak, 17:30ean, eta handik abiatu Behobiara. 

Sare sozialen bitartez egin duten dei horretan ondo prestatuta joateko adierazi dute: gasolina depositoa beteta; telefono mugikorreko bateria beteta; negurako erropa jantzita; eta ura eta janaria hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak