Hainbat dinamika egingo dituzte preso gaixoen eskubideen alde

Maider Arregi 2019ko aza. 11a, 12:35

Debagoieneko Sarek eta Antzuolako Ez dot moztuko bizarra taldeak, euskal preso politiko gaixoen eskubideen aldeko hainbat dinamika egingo dituzte azaroan, Antzuolan. Eltzikorta da gaixo dagoen bailarako preso bakarra. Bihar, azaroak 12, prentsaurrekoa eskainiko dute Olaranen 18:00etan.

"Azaro amaieran Sareren anbulantzia ekarriko dugu bailarara eta manifestazioa ere egingo dugu Antzuolan; izan ere, Eltzikorta da gaixoen zerrendan dagoen bailarako preso bakarra gaur egun. Bestelako ekintza batzuk ere egingo dira", azaldu du Ez dot moztuko bizarra taldeak.

Manifestazioa eta erakusketa

Eta larriki gaixo dauden presoak etxeratzeko egingo diren ekintza horien artean dago, batetik, azaroaren 30ean egingo den manifestazioa 18:00etan; ondoren Zurrategin ekitaldia egingo du Sarek.

Bestetik, Olaranen hainbat preso eta preso ohik egindako lanekin osatutako erakusketa zabalduko da bi asteburutan: azaroaren 23 eta 24ko asteburuan eta azaroaren 30eko eta abenduaren 1eko asteburuan izango da erakusketa ikusgai Olaranen. (18:00-20:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak