Gipuzkoari dagokionez EAJk hiru senatari izango ditu eta EH Bilduk bat; boto gehien jaso dituztenak honako hauek izan dira:
- Isabel Vaquero (EAJ) 119.147 (31,94%)
- Mercedes Garmendia (EAJ) 116.052 (31,11%)
- Luke Uribe-Etxebarria (EAJ) 114.057 (%30,58)
- Gorka Elejabarrieta (EH Bildu) 101.776 (%27,29)
Araban eta Bizkaian ere EAJk hiruna senatari lortu ditu, eta PSE-EEk bana.
Espainiaren kasuan, PSOEk lortu ditu senatari gehien, baina apiriletik hona 31 galduta; horiek, PPek eskuratu ditu, 30 hain zuzen ere. Vox eta Teruel Existe ere senatuan izango dira lehenengoz, bina ordezkarirekin. Eta Ciudadanosek, ostera, ez du izango senataririk galdu egin dituelako apirilean lortutako laurak.