Sozialistek irabaziko lukete hauteskundeak Espainian, baina behera eginda; PP izango litzateke bigarren indarra, nabarmen gora eginda; hirugarren indarra Vox, sekulako hazkundearekin, eta Podemosek eta, bereziki, Ciudadanosek behera egingo lukete, laugarren eta bosgarren geratuz. EITBk egindako inkestaren emaitza nagusia horixe, apirileko hauteskundeekiko konparaketa eginda.
Euskal Autonomia Erkidegoan, honakoa izango litzateke emaitza, sondeoaren arabera:
EAJ zazpigarrena lortzeko bidean izango litzateke eta EH Bildu apirilean lortutako lauei eutsi edo bat galtzeko bidean; Elkarrekin Podemosek bat edo bi galduko lituzke eta PPk bat edo bi lortu, apirilean ezer barik geratu bazen ere.
Nafarroan ez legoke aldaketarik apirileko emaitzekiko. Hala, Navarra Sumak bi lortuko lituzke, PSOEk ere bi, eta Unidas Podemosek bat. EH Bilduk eta Voxek ez lukete lortuko eserlekurik.