Tontorrak zuritu dira asteburuan baina euria izan da kezka iturri

Mirari Altube Arrese 2019ko azaroaren 10a

Iragarritako lez elurra egin du 1.000 metroren bueltan eta Debagoieneko tontorrik garaienak zuritu egin dira, Aloña eta Kurtzebarri, esaterako. Kezka eragin duena, baina, euria izan da; Elorregin, adibidez, hainbat unetan iritsi da maila horira Deba ibaia. Euskalmetek dagoeneko bukatutzat eman du abisu horia.

Aretxabaletan, Kurtzebarri mendiaren tontorra zurituta.

Hona hemen Elorregin, Euskalmetek jasotako datuak, gaur.

Dagoeneko atertzera egingo duela adierazi dute eta prezipitazioa txikia eta noizbehinkakoa izango dela gauak aurrera egin ahala. Datorren asterako ere euria iragarri dute, eta tenperaturek gora egin arren zertxobait ez dira maximoak ez dira altuak izango. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak