Hamahiru bat lagun joan dira euripean eta elurra tontorretan ikusten zela: "Hotz galanta egiten zuen, elurra ere jausten zen tarteka, baina ederto pasatu dugu!", adierazi dute. Ibilbidean, gainera, urtero lez, hamaiketakoa eskaini diete Gorosarri landetxean.

Leintz Gatzagara iritsitakoan dutxa beroa hartu eta San Milixan egunez antolatutako ekitaldiekin bat egin dute. Bertan geratu dira bazkaltzen, Leintz Gatzagako adiskideekin batera kontu-kontari eta lagun giroan.
