Neguko plana azaroaren 15ean aktibatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko aza. 8a, 15:57

Iaz baino bi kamioi gehiago bideratuko dituzte abisuak ematen direnerako, eta planera bideratutako aurrekontua 3,1 milioi eurokoa izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019-2020 Neguko Bidezaintza Planaren xehetasunak ezagutzera eman ditu gaur. Plana azaroaren 15etik aurrera jarriko da martxan, eta apirilaren 15era arte iraungo du. Euskal Meteorologia Agentziak abisuak ematen dituenean izotzagatik (edozein kotatan) eta elurragatik (1.000 metrotik behera) aktibatu egingo dute hain zuzen ere.

Guztira, 3,1 milioi euro bideratuko ditu Foru Aldundiak neguko planera, eta aurten 86 kamioiz egongo da hornituta azpiegitura (iaz baino 2 kamioi gehiago). Horrez gain, lehenengo aldiz, Planak lagungarri izango ditu azken bi neguetan Foru Aldundia prestatzen aritu den mapa termikoaren emaitzak. "Mapa horri esker, hobetu egingo da eguraldiaren iragarpena, eta eraginkortasun handiagoarekin erabiliko dira urgarriak eta beste elementu batzuk, bidezaintza hobetze aldera. Mapak sarearen ezaugarri termikoak erakusten ditu, eta aukera ematen du eskualdeen arteko konparazio termiko bat egiteko. Argazki finko bat da, galtzadako tenperaturaren batez besteko balioari dagokionez (bide-tarte berdeak), zeintzuetatik abiatuta, desbideratze positiboak (zona epelak-beroak) edo negatiboak (zona hotzak-kritikoak) hartzen baitira, arrisku puntuak lokalizatuz eta galtzada modelizatuz –tenperaturaren iragarpena eta zoladuraren egoera–", azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Bestalde, guztira, 9.700 tona gatz bilduko dira, 38 biltegitan banatuta. Foru Aldunditik, hala ere, abisuak daudenean "gomendioei jarraitzea eta arriskuak saihestea" gomendatu dute.

  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak