Anaitasuna liderrari ahulguneak bilatzen ahaleginduko da UDA

Xabier Urtzelai 2019ko aza. 8a, 14:26

Ohorezko erregional mailan lehenengo postuan dagoen Anaitasunak orain arteko zortzi jardunaldietatik bakarra galdu du –bosgarren dagoen Urolak 2-1 irabazi zion laugarren jardunaldian–. Partiduak irabaztetik harago, baina, orain arte lortu dituzten zenbakiek erakusten dute Anaitasunak ahulgune gutxi dituela.

Partiduko, batez beste, hiru gol sartzen dituzte –24 gol sartu dituzte zortzi partidutan–, eta hori bakarrik ez, defentsa lanean ere eurak dira serioenak, bost gol baino ez dituzte-eta jaso. Hala, talde horri aurre egiten ahaleginduko da domekan Aretxabaleta (16:30, Ibarra). Larbururen mutilek 4-0 galdu zuten joan den astean Hernanin, baina aretxabaletarrak etxean sendotasuna erakusten dabiltza. 

Bergara eta Mondra, kanpoan

Bergarak eta Mondrak, berriz, sailkapenaren erdian dauden Beti Gazteren eta Zarautzen zelaietan jokatuko dute. Bai mahoneroak eta baita zuri-moreak ere sailkapenaren atzealdean daude, garaipen bakarrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak