Arrasateko taldeak Mekalki Aloña Mendi hartuko du etxean. Mailaz igo denetik ez du garaipenik lortu talde oñatiarrak. Joan den asteburuan galdu egin zuen Tabirako Baqueren aurka etxean jokatutako neurketa. Alkideba-Ointxek, bestalde, jokatutako partida guztiak –hiru izan dira– irabazi ditu orain artean. Sailkapeneko bigarren postuan da, beraz.