PP eta Vox dira gora egin duten bakarrak, EH Bildurekin batera. Jeltzaleek dena den, batez beste, gora egin dute, parte hartzeak bi puntu eta erdi egin duelako behera.
Honako hauek dira Espainiako Kongresuan eserlekua lortu dutenak Gipuzkoan: Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran (EAJ); Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu (EH Bildu); Odon Elorza (PSOE) eta Pilar Garrido (Elkarrekin Podemos).
Senaturako, EAJk hiru ordezkari lortu ditu eta EH Bilduk bat.