Potx eta Lotx pailazoen hausnarketek emango diote hasiera saioari. Herritarrek ere izango dute tokia eta elkarrekin, herrien arteko topikoez arituko dira, umorez. Gero, erakunde desberdinetako ordezkariekin eskualdearen izaeraz arituko dira, herrien arteko harremanez, elkarlanaz, erronka nagusiez eta horiei aurre egiteko moduez.