Mertxe Aizpurua: "Bi aukera daude: birzentralizazioa, edo guk defendatzen dugun demokrazian sakontzea"

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 5a, 13:30
Mertxe Aizpurua, Kulturaten, Debagoieneko EH Bilduko hautetsien alboan.

EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburu Mertxe Aizpuruak, Debagoieneko hautetsien babesa jaso du gaur goizean egindako ekitaldian. Atzoko bosteko eztabaidatik hainbat ondorio atera ditu, tartean hau: "Atzo agerian geratu zen Madrildik ez dela euskaldunon beharrentzako konponbiderik etorriko; Euskal Herriko errealitatetik kanpo daude".

Aizpuruak gaineratu duenez, "euren etorkizuna erabaki nahi duten Euskal Herriarentzat eta Kataluniarentzat zeinek neurri gogorrenak proposatzeko lehiaketa baino ez zen izan atzoko debatea".

EH Bilduren zerrendaburuak erantsi du: "Atzoko debateak agerian utzi zuen bi aukera baino ez daudela: Neurri gogorrak, birzentralizazioa eta murrizketak proposatzen dituztenak edo gipuzkoarren eta euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko agenda demokratizatzailea proposatzen dugunak. Horregatik, konfiantza EH Bildurengan jartzeko eskatzen diet Gipuzkoako demokrata eta aurrerakoi guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak