Gaztagintzaren nondik norakoak erakutsiko dituzte Gomiztegin

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 4a, 16:17
Gomiztegin artzain txakur erakustaldia ikusten

Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko du Arantzazuko Parketxeak Gomiztegi artzain eskolarekin elkarlanean azaroaren 24an. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plana. Parketxetik abiatuko dira eta ibilbide irisgarritik barrena Gomiztegira helduko dira. Izena aurrez ematea komeni da.

Gomiztegin, baserria bisitatuko dute, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz. Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama ikusi, artzain txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek.

Azaroaren 24an izango da bisita eta erakustaldia. Parketxetik abiatuko dira bisitariak 10:30ean, eta 14:00etan berriz Parketxera itzuli. Familiei zuzendutako ekintza da, batez ere. Prezioak dira: hamar euro helduek eta bost euro umeek (3 eta 10 urte artekoek)

Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena: 943 78 28 94/699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak