Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak bihar hasiko dira

Amaia Aranegi 2019ko urr. 31a, 10:51

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen aurkezpena, Arrasaten

Salda Badago jardunaldiak Durangon egingo dira bihartik domekara. 3.000 lagun baino gehiagok eman dute izena eta Debagoieneko zenbait emakume ere bertan izango dira.

Azkeneko jardunaldi feministak duela hamaika urte ospatu ziren Portugaleten. Urte hauetan zehar feminismoak ibilbide luzea egin du eta jardunaldi hauek bizitako esperientziak eta ekarpenak partekatzea eta horien inguruan hausnartzea du helburu.

Bost mahai inguru

Ildo nagusiak mantenduz, bost mahai inguru nagusi egongo dira Durangoko jardunaldietan: 

  • Azaroak 1, egubakoitzean: Dekolonitatea eta gure bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak delakoa.
  • Azaroak 2, zapatuan: Gorputzak eta sexualitateak eta indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen delakoa.
  •  Azaroak 3, domekan: Mugimendu feministaren erraiei begira delakoa.  

Azken egunean, batzar erraldoia egingo dute jardunaldiei itxiera borobila emateko. Egitaraua zabala da; proiekzioak, ikuskizunak, eztabaidak, tailerrak eta ponentziak egongo dira. Asteburuko ekitaldiak eta mahai inguru zentralak streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak