Hasi dira 33. Jardunaldi Gastronomikoak

Maialen Regueiro 2019ko urr. 30a, 17:14

Urriaren 25etik abenduaren 8ra bitartean, Debagoieneko 33. jardunaldi gastronomikoak egingo dira eta egitasmo honen baitan, hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera egongo da, esperientzia gastronimoak eta ezkutuko altxorrak, besteak beste.

Debagoieneko jatetxeak

Oñatiko Goiko Benta, Bergarako Lasa, Arrasateko Hilarion eta Santa Ana eta Elgetako Maialde dira jardunaldi honetan diharduten jatetxeak. Bertan, jardunaldiek irauten duten bitartean menu bereziak izango dira eta bakailaoa, onddoak, sagarra eta eztia izango dira produktu garrantzitsuenak.

Esperientzia gastronomikoak

Epe berean, bisita gidatuak izango dira Debagoieneko hainbat tokitan: Leintz Gatzagako Gatz Museoan, Oñatiko Txokolaitexian eta Gomiztegin, Antzuolako Amatxon eta Eskoriatzako Atxalden, non esperientzia gastronomikoa bizitzeko aukera egongo den.

Ezkutuko altxorrak

Ezkutuko altxorrak ere jardunaldi gastronomikoen baitan egiten diren bisitak dira eta Debagoieneko hainbat herritan egingo dira: Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola edota Leintz Gatzagan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak