Luze egindako lanaren helmugara heltzen ari direla diote Moriarti-koek; hortaz, duten sentsazioa "nekea, urduritasunarekin eta espektatibekin batuta" dela. Urriaren 31n, estreinatuko da zine aretoetan, Debagoienean, Oñatikoan.
Aurre-estreinaldietan, pozik
Pozik daude "orain arte egindako bidea ondo eta indartsu egin dutelako", eta aurre-estreinaldietan "ondo hartua" izan dela dio Xabier Berzosa ekoizleak: "Zinemaldian, Bilbon, Iruñean Madrilen, Bartzelonan eta, bereziki, Andaluzian egindako aurkezpenetan ikuslearen bihotza ukitzen duela ikusi dugu".
Debagoieneko hiru zinetan
Oñatin gaurtik astelehena bitartean eskainiko dute. Sarrerak bost eurotan dira, eta aurrez ere eros daitezke: Oñati.eus atarian eta leihatila digitalean –0,50 euroko gainkostua du–.
Seminarixoan hurrengo aste-buruan izango da ikusgai. Bost eurotan dira sarrerak eta aurrez Tickets.kutxabank.es-en eta eguenetan Seminarixoko txartelde-gian eros daitezke.
Arrasaten, bi aste barru eskainiko dute, Amaia antzokian.
Debagoieneko emanaldiak
Oñati:
- Urriak 31: 22:30ean, Kultura Etxeko zine aretoan. Aitor Arregi zuzendariak aurkeztuko du eta Udalak aitortza egingo dio ekitaldian.
- Azaroak 1: 19:30ean eta 22:30ean, Kultura Etxeko zine aretoan.
- Azaroak 2: 19:30ean eta 22:30ean, Kultura Etxean.
- Azaroak 3: 19:30ean eta 22:30ean, Kultura Etxean.
- Azaroak 4: 19:30ean eta 22:30ean. Kultura Etxean.
Bergara:
- Azaroak 8: 22:00etan, Seminarixoan.
- Azaroak 10: 19:30ean, Seminarixoan. Solasaldia egingo dute filmeko zuzendariekin.
- Azaroak 11: 20:30ean, Seminarixoan.
Arrasate:
- Azaroak 16: 19:30ean eta 22:00etan, Amaia antzokian.
- Azaroak 17: 19:30ean, Amaia antzokian.