Urriaren 31tik azaroaren 1erako gauean, bihar, Halloween gaua ospatzen da munduko zenbait txokotan, eta Euskal Herrian ere ospakizuna bere lekua hartuz joan da azken urteetan. Hala ere, jakina da antzina bazegoela bertan antzeko festa bat ospatzeko ohitura: Gau Beltza edo Arimen Gaua. Bertako jaia berreskuratu guran, egitarau zabala antolatu dute Debagoieneko herrietan, biharko.
Aretxabaleta
- Urriak 30, 17:00 Mozorroaren prestaketa lanak, Zainduz lokalean. Izarak etxetik eraman.
- 18:00 Gozoki eskea dendarik denda, mozorroa jantzita eta koplak abestuta.
- 19:15 Kalejira Durana kalean. Ondoren, ekitaldi nagusia.
Arrasate
- 18:00 Arimen Biltzarra gaztetxean. Kalejira plazatik hasita, kukumarro edo baserritar jantzita.
Aramaio
- 17:00 Mozorro tailerra kultura etxean, etxeko arropa eta izarekin. Ondoren, kaleak apainduko dituzte etxetik eramandako kalabazekin.
- 18:30 Ipuin kontaketa saioa kultura etxean, Aitor Vinagret gasteiztarraren eskutik.
Eskoriatza
- 17:15 Huheziko aparkalekutik plazarainoko gozoki-eskea.
- 18:00 3-7 urtekoentzako ipuin kontaketa liburutegian, Ines Bengoaren eskutik.
- 18:00 8 urtetik gorakoentzat ibilbide beldurgarria, plazatik hasita. Linterna eraman.
- 19:30 Arima harrapatzaileak. Pertsonaia beldurgarriak agertuko dira plazan.
- 20:00 Sorgin edabea banatuko zaie haurrei, plazan. Edalontzia eraman.
- 20:00 12 urtetik gorakoentzat film laburrak eta jolas beldurgarriak gaztelekuan.
Elgeta
- 19:30 Antzerki ibiltaria, hilerriko parketik abiatuta.
Bergara
- 21:00 eta 23:00 Bautista, Bergarako leprosua bisita gidatua.
- Azaroak 1 eta 3, 23:00 Laburmetraiak eta luzemetraia.
- Azaroak 1,2,3 iluntzean Escape Room-a kartzela zaharrean. Aurrez txanda hartzeko 652 21 37 16 telefonora deitu behar da.
Oñati
- 17:00 Beldurrezko etxea Gaztelekuan, pertsonaia beldurgarriekin.