Badator 'Osorik DA!'

Maialen Regueiro 2019ko urr. 29a, 14:13

54. Durangoko Azokaren aurkezpena Durangon.

Gaur goizean aurkeztu dute, 54. Durangoko Azoka, Osorik DA! leloa izango duena. Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da: Ikasle Goiza ospatuko da lehen egunean eta bigarrenean berriz, II. Sormen Bekaren irabazlea nor den jakinaraziko da.

"Ekosistema berezia da"

Nerea Mujika gerediaga elkarteko lehendakariak honela deskribatu du Durangoko Azoka: "Ekosistema berezi bat da. Gune, babesle eta eragile desberdinen artean antolatzen da. Sortzaile, hartzaile, argitaletxe, autoekoizle, diskoetxe eta bisitariok partekatzen dugu. Gazte, heldu, ume, ikasle, langile, erretiratu... denona da. Literatura, musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, kultura digitala... hori dena osotasun bat da".

Oier Zuñigaren kartela

Oier Zuñiga iruñearrak, diseinatu du edizio honetako kartela eta azokako ezaugarriak adierazi ditu bertan: burua (sormena), bularra (zabaldu, erakutsi), gerria (hartu eta eman) eta hankak (akzioa eta mugimendua).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak