Arrasatetik Leintz Gatzagara arineketan joateko deia

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 28a, 09:44

Arrasatetik Leintz Gatzagara arteko ibilbidea egin zuen kuadrilla iaz.

Azaroaren 10ean, domeka, Arrasatetik Leintz Gatzagara –Gatz bidetik– arineketan joango dira hainbat lagun. Dagoeneko bosgarrenez egingo dute ibilaldi hori San Milixan egunez, eta interesa duen edonori zabaldu gura diote deialdia. Argibideak eta izena emateko webgunea hemen.

Kirola egitea, eta era berean, lagunartean ondo pasatzea helburu duen irteera antolatu du Arrasateko kuadrilla batek. Eta ibilaldi horrekin sustatu gura dituzte kirol jarduera egitea lehia izan barik, kirolaren bueltako harreman sanoak eta Leintz Gatzagako San Milixan egunean parte hartzea.

Horregatik taldearen erritmoa errespetatu beharko dela adierazi dute: "Korrikaldiaren erritmoa motela izango da, beti ere, parte-hartzaileen arabera. Eta berriketan joatea korrika egiten dugun bitartean eta naturaz disfrutatzea hobetsiko ditugu. Parte-hartzaile guztiei eskatzen diegu pazientzia indar gutxiago daukaten taldekideekin baita umore ona ere". 

Ibilbideak 14,5 kilometro ditu, eta antolatzaileek adierazi dute norberak erabaki dezakeela zenbat kilometro egin korrika. "Ibilbideko edozein tokitan egin dezake bat taldearekin, eta Gatzagako plazaraino gurekin iritsi".

Hona hemen egitaraua:

  • 10:30, Arrasateko Errementari plazatik irteera.
  • 12:00, Gorosarri landetxean anoa-postua: ura eta fruta.
  • 13:00, Leintz Gatzagako plazara iristea.
  • Ostean, txikiteoa eta bazkaria Soranetxea jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak