Ruben Ortiz eta Joanes Bazterrika izan dira 4x4 trialean onenak

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 27a, 19:27

Eskoriatzan egindako 4x4 trial txapelketan 25 pilotuk hartu dute esku: "Oso gustura geratu gara, pilotu kopuru polita izan dugu eta jende mordoa etorri zen da ikustera", adierazi dute antolatzaileek. Hala, prototipoen kategorian Ruben Ortiz (Bolkete 4x4) izan da onena, eta kaleko ibilgailuen kategorian Joanes Bazterrikarendako izan da txapela.

Torrebasoko zirkuituan jende asko batu zen zapatuan 4x4 trial txapelketa ikusteko. Guztira 25 pilotu batu ziren –euren kopilotuek lagunduta–, horietako asko debagoiendarrak ziren, baina Nafarroatik ere etorri ziren, eta baita Galiziatik ere. Hauek izan ziren emaitzak:

Prototipoen kategorian:

  1. Ruben Ortiz (Bolkete 4x4).
  2. Jorge Alonso (Proto plasma).
  3. Raul Lopez (Proto Pederña).

Kaleko ibilgailuen kategorian:

  1. Joanes Bazterrika
  2. Ander Altube
  3. Mikel Arroiabe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak