Derbi klasiko bat izan da UDAk eta Bergarak jokatu dutena: lehia askokoa, joko polit gutxikoa eta emozio faltarik izan ez duena. Partiduko lehen hamar minutuetan Bergara gogotsu zelairatu da, eta nagusi izan da Ibarrako berdegunean. Etxekoei kosta egin zaie partiduan sartzea, baina lehen 15 minutuak pasa ostean, partiduaren kontrola berreskuratzen hasi dira. Gillen eta Urzelai izan dira lehen zatian kalitaterik gehien erakutsi duten jokalariak, eta bi horien arteko jokaldi baten heldu da lehen zatiko aukerarik garbiena. Area kanpoan bat-bikoa egin dute bien artean, eta Urzelai bakar-bakarrik geratu da atezainaren aurrean. Eskuin hankarekin egin du jaurtiketa, baina Bergarako atezaina fin ibili da baloia desbideratzeko orduan.
Bigarren zatian, aldaketa ugari egin dituzte bi entrenatzaileek, jokalari freskoekin partiduari buelta eman nahian. Lehen minutuetan aukera polita izan du Balzategik, baina UDAko erdilariaren jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Handik gutxira Bergararen abisua: alderatze batean baloia Andoni Najeraren hanketara heldu da, eta bitan pentsatu gabe atea zulatzera joan da. Jaurtiketa loratu xamarra atera zaio, UDAko atezainak espero ez zuena, baina sarera joan beharrean langa jo du. Handik partidu amaierara bitartean UDAk izan du baloiaren kontrola, baina aukera oso garbirik gabe. Berdinketa usaintzen zuten bi taldeek, baina 87. minutuan hiru puntuak etxean geratzeko zorian izan dira. Eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat aldendu dute Bergarako atzelariek eta baloia franko geratu zaio area barruan UDAko Markel Zubizarretari; baina honen jaurtiketa gurutzatuegi joan da atearen eskuin aldetik. Amaieran, huts eta hutsekoa markagailuan, eta bi entrenatzaileak "pozik" puntuak batzen jarraitzen dutelako.
Aloña Mendi Kirol Elkarteko jokalaria izan zen, eta Juan Luis Mardaras, ordea, Eibar taldeko
lehendakari izandakoa eta Gipuzkoako Futbol Federazioko aholkularia 30 urtez. Garaipenaren gola Martxel Aiastuik egin du 30. minutuan, baina bigarren zatian oñatiarrek gogotik sufritu dute, Billabonakoek ondo estutu dute-eta.