Auto pilaketak Elorregin, hiru kotxeren arteko istripuaren ondorioz

Mireia Bikuña 2019ko urriaren 25a

Elorregiko elizaren inguruan gertatu da istripua.

GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan, San Prudentzio elizaren inguruan. Hiru autok elkar jo dute. Kaltetutako autoak erretiratu dituzte, eta errepidea garbitu dute dagoeneko. Oraindik, baina, auto pilaketak daude hiru noranzkoetan: Arrasaterantz, Oñatirantz eta Bergararantz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak