6 eta 99 langile bitarteko enpresei eta bereziki enpresa txikiei zuzentzen zaie Hazinnova. Zerbitzuaren bultzatzaileen artean daude Spri Taldea eta Innobasque.
Lana antolatzeko, produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko estrategia-ildo berriak ezartzeko, lan moldeak eraldatzeko, produktibitatea areagotzeko... Enpresa bakoitzak bere egoera eta premiak ditu eta Hazinnovaren bitartez berrikuntzaren esparruan garatzeko proiektuak bultzatu gura dira. Hiru hilabeteko epean gauzatzeko proiektuak izango dira.
Debagoieneko ETE interesatuek Debagoieneko Garapen Agentziarekin jarri behar dute harremanetan.