Erlearen munduaren inguruko azoka jarriko dute bertan, eta eztiarekin egindako produktuak izango dira nagusi. Erlategira bisita gidatuak ere egingo dituzte; bertara joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du turismo@debagoiena.eus helbide elektronikoan edota 943 79 64 63 telefonora deituta.
Eguerdian, gainera, bi tailer egiteko aukera izango da: bata haurrei zuzendutakoa izango da, eta txapak eta kandelak egingo dituzte bertan; eta bestea, aldiz, barratxo energetikoak egiten ikasteko baliagarria izango da.
Egitarauari amaiera emateko, Mikela Untsain erlezainak hitzaldia emango du erreginen ekoizpenari buruz. Laboratoriumen izango da hori, arratsaldeko lauretan