Gertuko hedabideen kongresua La Seu d’Urgellen

oihane agirre 2019ko urr. 25a, 13:01

Gertuko hedabideen garrantzia argi geratu da Seu d’Urgellen egindako kongresuan. Euskal ordezkaritza zabala izan da: Esti Alkorta HPS-ko Sustapen Zuzendaria, Mikel Arregi Euskarabideatik, Hekimen, Tokikom, CodeSyntax, Elhuyar... eta hainbat toki komunikabide, tartean Goiena komunikazio taldetik Oihane Agirre telebistako zuzendaria.

"Congrés Interpyrinenc de Mitjams de proximitat" izan da egun biz Seu d’Urgellen. AMIC izan da antolatzailea. Hainbat gai landu dira kongresuan, hasi Ramon Salaverriak egindako ikerketa batetik, BBC kateak tokiko aldizkariekin daukan sarera, audientzia neurketa ezberdinak: OJD, Analytics... edo datu-ikerketa Behategiaren eskutik. Lehen eguna afari batekin amaitu zen, "Fortaleza del Castell de Ciutat" gazteluan.

Bigarren egunean beste 20 ponentzia inguru izan dira, komunikazio euroregionala azaltzen hasi da David Clusellas eta mahai inguruaren aurretik Berriako Pello Urzelai ingurune digitaleko arduradunak azalpenak eman ditu audientzia digitalen irakurketaren inguruan. Komunitatean jarri du azentua eta datuak kliketatik harantzago neurtzeko beharra nabarmendu du.

Kasu praktikoe txanda izan da ostean eta tarte horretan azaldu du Tokikomeko Iraitz Elgezabalek Euskal PMP zertan den. Publizitate programatikoa egiten hasiko dira Euskal Herriko hedabideak batera. Euskarazko publizitatearentzako izango da aukera eta aipatu du duela urtebetetik lanean jardun eta gaur egun emaitza bistaratu dela. Momentuz, batu dira EITB eta Tokikomek landutako publizitate eredura Hekimeneko hainbat hedabide, Naiz, Noticias taldea etab.

Ekonomia lokalaren dinamizatzaile direla tokiko hedabideak bistaratu da bigarren mahai-inguruan eta horretan parte hartu dute Jordi Bacariak, Gemma Pámiesek, Marcel lí Pacualek, Anna Zaerak, Gillen Lluchek eta Eta kitto...! aldizkariko Ana Aizpuruak.

Testu hau idazten gaudela ari da hizketan Codesyntaxeko Josu Azpillaga. Hekimen Analitys izan du hizpide eta ikusi da tokiko hedabideek duten irismen indarra. Goraka doaz datuak etenik gabe eta goia jo gabe oraindik.

Mahai-inguru horretan parte hartu dute Quico Domingok, Tánia Carrobék eta Goiena komunikazio taldean Telebistako zuzendari den Oihane Agirrek. Berak momentuan egindako bideoa eta albistea erakutsi die entzuleei, albisteen kalitateak bizkortasuna ere bere duela erakutsiz.

Ponentzia asko eta 120 entzule inguru bi egunez. Kongresu arrakastatsua eta errepikatuko dena 2020an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak