"Bailarako txistulariak elkar ezagutzea eta harremanak sendotzea da egun horren helburua sortu zenetik bertatik. Harreman horretatik errepertorioa zabaldu, ezagutu eta, hein baten, bateratzea gura da. Baita edozelako elkarlanerako oinarriak jarri ere", adierazi dute aurtengo antolatzaileek, Arrasateko Udalaxpe Txistulari Elkarteko kideek. 2010. urtean abiatu zuten ekimena eta txandaka antolatzen dute eguna hiru herriren artean, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasate.
Hona hemen zapatuko egitaraua:
- 11:30ean, kalejira herriko kaleetan zehar.
- 12:00etan, otamena Leintze elkartean.
- 13:00, kontzertua Herriko Plazan.
- 14:30ean, bazkaria Leintze elkartean.
Leintze elkartean bazkalduko dute topaketan elkartuko diren txistulariek, eta horretarako jaso duten laguntza eskertu gura diote SUDC elkarteari, hura arduratuko delako bazkaria gertatzeaz.