Euria erruz egingo du eguaztenean eta eguenean

Amaia Aranegi 2019ko urriaren 22a

Dagoeneko aktibatuta dago abisu horia eta 24:00ak arte mantenduko da prezipitazio iraunkorragatik. Biharko, urriak 23, eta eguenerako, ostera, abisu laranja ezarri dute, bereziki Bizkai aldean. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du, zenbait lekutan handia eta trumoitsua izan daiteke.

EAEko zenbait lekutan 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pilatu daitezke. Euskalmetek jakitera eman duenez goi-mailetako depresio isolatu (GMDI) batek eragin duela prezipitazio iraunkorra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak