Goienak eta Huhezik elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Maialen Regueiro 2019ko urr. 21a, 11:48

Begoña Pedrosa eta Iban Arantzabal Goienaren egoitzan.

Goiena Komunikazio Taldeak eta Huhezi, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Iban Arantzabal, Goienako zuzendari eta Begoña Pedrosa, Huheziko dekanoaren eskutik.

Lankidetzako harremanak

Goiena zein Huheziri lankidetzako harremanak finkatzea interesatzen zaie, "garrantzitsua da harreman estuak eta lankidetza eraginkorra izatea" arrazoituz. Horrez gain, "elkarrekiko harreman-eremua definitzea" ere interesgarria da.

Elkarlanerako lerroak

Hitzarmenean aipatzen denez, helburua da "Goiena eta Huheziren arteko harremanari eta lankidetzari oinarria jartzea". Hori horrela, lankidetza eta harremanetarako hainbat eremu zehaztu dira: bi aldeen interesekoak diren proiektuetan elkarlana bideratzea, Huheziko ikasleek Goienan beraien praktikaldia egiteko aukera izatea, Huheziko gradu zein graduondoko ikasleek bi erakundeen intereseko proiektuak jorratu ahal izatea eta Goienako profesionalek Huheziko ikasketetan eskolak emateko aukera izatea.

Horrez gain, hitzarmen honetan aipatzen direnen jarraipena egiteko, bi aldeen artean batzorde bat sortuko da eta gutxienez, urtean behin bilduko dira. Hitzarmen honen iraupena, 2020 urriaren 22ra artekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak