Ekin diote pilota denboraldi berriari

Jagoba Domingo 2019ko urriaren 19a

Atzo ekin zioten bailarako hainbat pilotarik denboraldiko lehenbiziko txapelketari, Errendimenduko txapelketari hain zuzen. Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako pilotalekuetan pilotari mordoxka bat batu zen denboraldia ahalik eta modu onenean hasteko asmoz. 

Asteburuan hasi den txapelketak abendura arte alebin eta infantil mailako pilotariak lanpeturik mantenduko ditu. Azkoitiar Azpeitiarrak izan zituzten aurrean bailarako pilotariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak