Leintz Eskola Kiroleko zapatuko ekintzak bihar hasiko dira

Amaia Aranegi 2019ko urr. 18a, 13:52

LH 3-4 mailako ikasleek, futbol topaketa izango dute eta LH 5-6 mailako ikasleek, errugbi txapelketaren 1.jardunaldia, biak Arrasaten. Bestetik, infantil taldeek ere hasiera emango diete beraien txapelketei.

LH 3-4ko ekintzak topaketa eran antolatuko dira. LH 5-6ko ekintzetan, talde kirol bakoitzean 2-3 jardunaldiko txapelketak antolatuko dituzte. Talde irabazlea, Gipuzkoako eskolarteko txapelketetara sailkatuko da –errugbian ezik, ez baitago Gipuzkoako txapelketarik–. Horretarako, ikasleek beraien artean taldeak sortu beharko dituzte eta kirol bakoitzeko jardunaldi guztietan parte hartu. Txapelketa hauetan, emaitza kontuan izateaz gain, jarrera eta asistentzia baloratuko da sailkapena egiterako orduan, txapelketari kutsu pedagogikoa emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak