Harriet Arenaza squash txapelketan nagusi

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 18a, 13:48
Txapelketako talde erretratua.

Joan den domekan jokatu zuten Debagoieneno Squash Txapelketa Musakolan. Kontsolazio koadroan Joxe Gorosabel izan zen onena, eta txapelketako sari nagusia Eskoriatzara eraman zuen Harriet Arenazak.

Joan den domekan jokatu zuten Debagoieneno Squash Txapelketa. Hamabi jokalarik hartu zuten esku, eta guztira 25 norgehiagoka jokatu zituzten. Lehenengo kanporaketak gaindituta, sei onenak koadro nagusietara sailkatu ziren, eta gainontzeko seiek kontsolazio koadroetan jardun zuten.

Hala, kontsolazio koadroetan Joxe Gorosabel, Igor Ansoategi eta Pablo Moto ibili ziren txapelagatik borrokan. Joxe Gorosabelek bi partidu irabazita eraman zuen saria, eta Igor Ansoategi izan zen azpitxapelduna.Koadro nagusiko 3 irabazleek, berriz, ligaska jokatu zuten: Harriet Arenaza, Borja Garcia eta Aritz Gordo izan ziren hor lehian. Hala, Harriet Arenaza izan zen lehenengo, eta Aritz Gordo bigarren.

Txapelketa bukatu eta gero sari banaketa ekitaldia AlAndaluseko egoitzan egin zuten, eta luntxarekin amaitu zuten txapelketa: "Amaieran squash-aren egoeraren gainean egin genuen berba, eta txapelketaren balorazioa oso positiboa izan bada ere, badugu zer hobetu, bereziki, emakumezkoen parte-hartzeari dagokionez", adierazi du Iñaki Uribe-Etxebarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak