Elkartasun izpiak Aloñako mendizerratik Kataluniara, Altsasura eta Euskal Herrira

Miren Arregi Amasorrain 2019ko urriaren 17a

Lainotuta zegoen Aloñako mendizerra gaueko bederatziak jotzeko minutu gutxi gelditzen zirenean baina lainoak saretu eta elkartasun izpiek inguruak argitu ahal izan dituzte. Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten eta beste talde batek Aiako Harrietan egin bezala, ilunabarra argituz, elkartasuna helarazi dute Debagoienetik Kataluniara, Altsasura eta Euskal Herrira.

Argazkiek erakusten duten moduan, jendetza batu da elkartasun deialdira. Debagoiena osotik egin dute bat harekin.

Aloñako mendizerran (Irudia: Oñatiko Ernai).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak