Katalunia eta hauteskundeak izan ditu hizpide Joseba Agirretxeak Aretxabaletan

Maialen Regueiro 2019ko urr. 17a, 12:44
Joseba Agirretxe Aretxabaletan, Debagoieneko EAJko alderdikideekin batera

Joseba Agirretxea, EAJ-PNV Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia Aretxabaletan izan da, Debagoieneko hainbat alderdikideekin eta Kataluniako egoera eta hauteskundeak izan ditu hizpide, "boto euskalduna zigor botoa izan behar da berekoikeriagatik egoera hau behartu dutenentzat" adieraziz, besteak beste.

Azaroaren 10eko hauteskundeak

Agirretxea kritikoa izan da azaroaren 10erako hauteskundeak deitu izanagatik: "PSOEk eta Podemosek beraiengan soilik pentsatu dute eta porrot honen erantzule bakarrak dira". Horregatik, "hauteskundeetan gizartea inoiz baino gehiago matxinatu behar da desadostasuna adierazteko" azpimarratu du.

Horren harira, "azaroaren 10ean ezin gara etxean gelditu" aitortu du. Eta gehitu du, "normala da jendearengan amorrua nagusitzea, baina haserre hori boto aktibo bilakatu behar dugu". 

Kataluniako egoera

Agirretxearen esanetan, Kataluniako egoera izan da sozialisten eta Podemosen desadostasunaren arrazoietako bat: "Pedro Sanchezek bazekien sententzia iritsiko zela eta zigorrarekin ados egongo zela. Horregatik, hasieratik izan du garbi ez zuela Podemosekin gobernatu nahi".

EAJko hautagaia sententziari buruz ere mintzatu da, "epaia gogorra eta injustua  da" aitortuz.

Madrileko Kongresua

Agirretxeak, Madrileko Kongresua ere izan du hizpide Aretxabaletan eta "gu ez bagaude han, nork defendatuko ditu gure interesak?" galdera egin du. Horrekin batera, aipatu du, "Madrilen gure herriak ahotsa izan dezan, euskal talde sendo bat beharrezkoa da eta hori EAJ-PNVk soilik ziurtatu dezake".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak