Oñati-Arrasate herri lasterketa "euskarari bidea egiteko" helburuarekin dator

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 15a, 17:00

Urriaren 27an, domekan, izango da aurtengo Oñati-Arrasate herri lasterketa; Foruen plazatik 11:00etan abiatuta. Euskaraz egin bide leloarekin dator, AED elkarteak, antolatzaile nagusiak, euskarari keinu bat egin gura izan diolako.

Orain arte zapatu arratsaldez egin bada ere bi herriak batzen dituen lasterketa ezaguna, aurten domeka goizera aldatzea erabaki dute AEDko kideek: "Korrikalarientzako ordutegi egokiagoa delakoan eta sari-banaketa ekitaldia egun argiz egin ahal izateko". Eta kirola euskararekin uztartze aldera Euskaraz egin bide leloa jarri diote.

Oñatiko Foruen plazan 11:00etan abiatuko da lasterketa, eta korrikalariek ordu eta erdi izango dute Arrasateko Herriko Plazara iristeko. 

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea; egunean bertan ezingo da eman. Hona hemen bideak:

  • 1. www.herrikrosa.eus webgunean, urriaren 26ko 23:59ak arte (zapatua)
  • 2. Arrasateko Loramendi kirol dendan, urriaren 24ko 20:00ak arte (eguena)

Antolatzaileek jakinarazi dute hainbat erakunde publikok zein pribatuk egingo diotela lagun, beste behin: "AED elkartearen izenean eskerrik asko guztiei eta herritarrak animatu lasterketa herrikoi eta euskaltzalean parte hartzera edo korrikalariak animatzeko Oñati eta Arrasateko kaleak betetzera".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak