Urkuluk kooperatiben arteko lasterketa solidarioa hartuko du bosgarrenez

Maialen Regueiro 2019ko urr. 15a, 11:42
Iazko Kooperatiben arteko lasterketako argazkia

Beste urte betez eta Mundukidek antolatuta, domekan, hilaren 20an, kooperatiben arteko lasterketa izango da Urkuluko urtegian. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta bertan batzen den dirua Mozambike iparraldeko nekazal garapeneko programara bideratuko da.

Kooperatiba izaera

Nahi duten kooperatiba guztiek har dezakete parte, baina hiru kidetako taldeak osatzea da baldintza. Hiruko taldeak 11:00etan abiatuko dira eta 6,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Publiko guztiarentzat

Kooperatibez gain, lasterketa honetan edozeinek har dezake parte eta bi ibilbide egiteko aukera izango dute: Nordic Walking (6,3 kilometro) eta Oinezkoa (6,3 kilometro). Kasu honetan, 10:30ean irtengo dira ibilbidea egitera.

Izen-ematea

Lasterketa solidario honetan parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako bi modu daude: batetik, Mundukideren atarian eta bestetik, egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara bitartean, Olatorako aparkalekuan. Epe horretan dortsala jasotzeko aukera egongo da baita ere.

O dortsala

Mozambikeko proiektu honekin bat egiteko aukera dago lasterketan parte hartu gabe. 0 dortsala hamabost euroren truke lortzeko aukera dago eta lasterketako kamiseta izango da oparia. Diru kopuru hori gainera, Laboral Kutxako 3035 0001 59 001 013 0683 kontuan sar daiteke eta kamiseta lortu.

16 urtetik gorako ikasleak

16 urtetik gorako ikasleek edozein probatan parte hartu ahal izango dute bost euroren truke.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak