Ondo jokatu zuen Leintz Arizmendik arlo guztietan, nahiz eta egia den kontrarioak ere ez zuela gehiegi behartu: "Onena, lau gol egin ditugula eta atea hutsean mantendu dugula", zioen Andoni ezkurra entrenatzaileak.
Orain arte jokatutako lau partiduak irabazi egin dituzte Leintz Arizmendikoek, eta lehen postuan daude sailkapenean; Ezkurrak, dena den, ez du hortik ondorio handirik ateratzen, aurrerago etorriko direlako goiko taldeen arteko norgehiagokak, eta hor ikusiko da bakoitza zer egiteko dagoen.
Hurrengo jardunaldian Zarautzen jokatuko du Leintz Arizmendik; teorian, irabazteko partidua hau ere.
Bergarak ere irabazi
Kategoria berean, Bergarak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen etxean. 6-1 irabazi zioten Goierri Gorri azken sailkatuari.