Banatu ditugu 15. Udako Argazkien Lehiaketako sariak

Goiena 2019ko urr. 11a, 14:06

Banatu ditugu Udako Argazkien XV. Goiena Lehiaketako sariak. Lau saridun izan ditugu: Eneritz Larrea, Agustin Zugasti, Egoitz Eraso eta Ana Bodes.

Eneritz Larreak, Acatenango sumendia argazkiarekin, Protagonistak kategoriako saria irabazi du –mugikorra Eroski Arrasateren eskutik–.

Uxue Larreak jaso du atzerrian dagoen ahizpa Eneritzen ordez Eroski Arrasatek emandako mugikorra.

Agustin Zugastik, Anboton ateratako Txoko ezkutuetan argazkiarekin, Euskal Herrian saileko saria irabazi du –Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarendako otordua–.

Agustin Zugasti, Gure Ametsa jatetxean.

Egoitz Erasok, Frantziako Saint Lary argazkiarekin, Nazioartean kategoriako saria irabazi du –Arrasate Bidaiak-i esker, Zumaiako Zelai talasoterapian bi pertsonarendako spa zirkuitua eta asteburuko menua–.

Egoitz Eraso, Arrasate Bidaiak-eko ordezkariekin.

Azkenik, Ana Bodesek eskuratu du Publikoaren saria, Tolosa argazkiarekin –Bergarako Ereindajan-en saski ederra–.

Finlandian dagoen Ana Bodes arrebaren izenean jaso du Andonik Bergarako Ereindajan-eko saskia.

Zorionak guztioi eta hurrengo urtera arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak