Altsasuko gazteen aurkako epaia dela-eta, mobilizazioa egingo dute Debagoienean

Maialen Regueiro 2019ko urr. 10a, 10:08

2018an Arrasaten egindako manifestazioa

"Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen aurkako kondena murriztu duen arren, ez dugu onartzen absoluzioa ez den beste epairik" adierazi dute Debagoieneko hainbat eragilek, Oñatiko Ernaik eta Bergarako gaztetxeak, besteak beste. Modu horretan, gazte horiei eta familiakoei elkartasuna adierazteko asmoz, gaur arratsalderako mobilizazioak deitu dituzte, Oñatin, Bergaran, Aretxabaletan eta Antzuolan.

Mobilizazioak

Oñatin 19:00etan elkartuko dira herriko plazan; Bergaran, 19:30ean Irala kalean; Aretxabaletan, 19:00ean Pagaldaixenian eta Antzuolan, 19:00etan Zurrategin.

Urriaren 26an Iruñean

Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske eragileek elkarretaratzea deitu dute urriaren 26rako, Iruñean. Horrez gain, espetxeratzearen hirugarren urteurrenaren baitan, azaroan zehar hainbat ekintza egingo direla aurreratu dute bi eragileetako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak