Urriaren 20an 09:00etan irtengo da autobusa Aretxabaletatik (Azbe), ostean Arrasateko Garibai geltokian egingo du geldialdia 09:15ean, eta azkenik, bergararrak batuko ditu autobus geltokian 09:30ean. Txartel arruntaren prezioa 12 eurokoa izango da, 10 bazkideentzat. Itzulera ordua aldiz 19:00etarako zehaztu dute.
