Berrikuntzak
Edizio honetan, ikastaroak emateaz gainera, hainbat ekintza gehitu dituzte ikasturteko programan. Abenduaren 14an, udan zendu zen Jon Barberena kideari omealdia egingo diote. Horrez gain, Tere Irastortzak gidatuta, Emakumezkoa euskal letretan izeneko mintegia izango da otsailaren 1etik 29ra bitartean. Azkenik, beraien lanak argitaratzen hasiak dauden ikasle ohiekin euskal liburugintza izango da hizpide hainbat jardunalditan.