Final-laurdenak
Guztira bost final-laurden izango dira eta hortik, finalaurrekotan arituko diren bertsolariak erabakiko dira. Maider Arregi, oñatiarrak urriaren 20an izango du saioa, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 17:00ean hasita. Ane Zuazubiskar, arrasatearrak berriz, azaroaren 2an izango du final-laurdena, Azkoitiako Baztartxo Antzokian, ordu berean.
Gainontzeko saioak, urriaren 19an, Andoainen; urriaren 26an, Eibarren eta urriaren 27an, Azpeitian izango dira.
Finalaurrekoak eta finala
Txapelketa honetako finalistak erabakitzeko hiru finalaurreko jokatuko dira, Arrasaten, azaroaren 17an; Oiartzunen, azaroaren 24an eta Tolosan, abenduaren 1ean. Modu horretan, finala abenduaren 14an jokatuko da, Donostian.