Arrasateko Eguzki dorrea berritu du ULMAk

Maialen Regueiro 2019ko urr. 3a, 12:29

Arrasateko Eguzki dorreak bere irudia berritu du eta ULMA Architectural Solutions izan da horretaz arduradu den enpresa. Izan ere, azken urtetan eraikinean hainbat lan egin behar izan dira sortutako arazoei aurre egiteko, hezetasuna eta pitzadurak, besteak beste. 

50 urte dituen Eguzki dorrea berritzearen helburuak honako hauek izan dira: eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea, hezetasunak eta kondentsazioak ezabatzea eta higiezinaren estetika hobetzea.

Modu horretan, eraberritzeari esker, fatxadaren puntu kritikoetarako irtenbideak aurkitu dira, kalkulu estrukturalak eman dira, neurrirako zatiketak definitu dira, eta horma euskarriaren saiakuntzak egin dira, hormaren erresistentzia ikusteko eta hormak jasan zitzakeen kargak baloratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak