Euskadi Muriasek ez du errepidean jarraituko

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 30a, 13:46

Jon Odriozolak zuzentzen duen taldeak eguerdian egin du albistea ofizial: "Lortutako arrakastak etengabe haztera behartu gaitu eta gure baliabideekin hazten jarraitzea ezinezkoa denez, une honetan alde batera egitera behartuta gaude".

"Gaur ofizialki berretsi dezakegu Euskadi – Murias taldeak ez duela datorren denboraldian jarraituko. Azken urteen balantzea oso pozgarria da. Lortutako kirol emaitzengatik eta taldean sortutako giroarengatik, bai gurekin ibili diren kirolarien eta staff teknikoaren aldetik, ohorezko matrikula jarriko genioke gure ibilbideari", dio taldearen komunikatuak.

Jakinekoa zen, baina, Continental profesional kategoriara salto eginda ere taldeak ekonomikoki zailtasun handiak zituela, babesleen faltagatik, eta errepidean egindako lan ona ez da nahikoa izan aurrera egiteko:"Euskal zein munduko zaleek beti ilusio handiz jaso dute gure taldea, parte hartu dugun edozein herrialdetan, eta bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu. Uste dugu Euskadiren izena munduko errepide guztietara eraman dugula eta ziur gaude euskaldun guztiontzat onuragarria izan dela", esanez, eta guztiei eskerrak emanez amaitu dute komunikatua.

Eragina debagoiendarren artean

Euskadi-Murias taldearen agurrak eragin zuzena izango du hainbat debagoiendarrengan: Bertan daude, besteak beste, Julen Irizar, Mikel Aristi, Garazi Erostarbe eta Xubane Garai txirrindulariak. Eta, taldeko ordezkari dira, baita ere, Jon Odriozola zuzendaria, Jon Rivero masajisten arduraduna, Eneko Garai mekanikaria eta Ibai Agirreurreta masajista.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak